MAITE LARBURU 


Maite Larburu musikariak rol, bide eta genero desberdinetatik gurutzatzen du musika, inoiz entzun ez den baina betidanik hor egon den soinu-unibertso bat irudikatu nahiean.


Disziplina anitzetako artistekin kolaboratzen du biolin jotzaile, abeslari edota musika-sortzaile moduan.


Amsterdamen 16 urtez bizi izandakoa eta Antzinako Musikan espezializatua, azken 20 urteak Europa erdikaldeko talde historizista esanguratsuenekin lan eginez pasa ditu biolin jotzaile moduan.

Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis, Helsinki Baroque… etabar.


Kantugile bezala berriz, bost disko plazaratu ditu; horietako bi neighbor bikotearen izenpean (Josh Cheatham-ekin) eta Hezurren Azpian, KRAK eta Maizter deritzonak, bakarka. Azken hiru lan hauek disko sarituak izan dira (Premios MIN finalista 2020, Musika Bulegoa 2020, 2022 eta 2025).


Arte eszenikoen arloan musika sortzaile, interprete eta antzezle moduan aritua ere bada (Axut!, Artedrama 2020-23), eta egun, 2027an argia ikusiko duen Ttanttaka konpainiaren pieza berriaren parte da.


Film-dokumental zein Podkasten konposizio lanean ere badihardu: Erreplika (Zazpit'erdi), Holobiontea (Ulu media - EITB) eta Se llamaba como yo (Isabel Cadenas Cañón - EITB).


Adreiluak koloreagatik ditu maite eta kafea, usainagatik.