KARLOS ARANCEGUI, BATERIA

KARLOS ARANCEGUI

BATERIA

Karlos estatu mailan proiekzio zabalenetakoa duen euskal artista da. Donostiako Kontserbatorian bateria eta perkusioa ikasi ostean, eta tokiko bizpahiru taldetan jo ondoren, Bide Ertzean-eko partaide bihurtu zen 1998tik 2017rarte. Denbora tarte horretan Karlosek Gari, Elkano Browning Cream, Joserra Senperena, Petti, Iván Ferreiro, Alex Ubago, Duncan Dhu, Amaia Montero eta Quique Gonzalez bezalako artistekin egin du lan.


Gaur egun, Rulo y la Contrabanda, Mikel Erentxun, Elena Setien eta Don Inorrez-ekin dira Aranceguik lan egiten duen artista sorta eta kolaborazioak ere ugari dira bere ibilbidean (Marilia, Txetxu Altube, Maider Zabalegi…).

Share by: